lunes, 5 de enero de 2015

ABENDUAK 20 / SASKIBALOIA, FUTBOLA ETA TAEKWONDO


 Saskibaloia
 Gure eskolako nesken "Infantil" mailako  saskibaloi taldeak larunbatean partida izan zuen  Maristen taldearen kontra.
 Gure kirolariak entrenatzailearekin beroketa egiten.
 
 Gure taldeko zenbait jokalari falta izan ziren partidara eta parte hartu zutenek dezente nabaritu izan zuten atsedenerako denborarik ez zutelako.

 Partida hasierako sakea
 Nahiz eta partidaren emaitza Maristen aldekoa izan zen, gure taldeari  hobekuntza handia nabaritu zitzaion...
Partida bukaeran bi taldeen partaideak elkarri agurtzen.


Futbol 5

Egun berean Dominikas-Pilar B taldeen arteko futbol partida jokatu izan zen ere eskolako goiko patioan.
Alboko sakearen bidez pilota jokoan jartzen.

Gure eskolako taldea primeran jokatzen dabil azken bolada honetan eta horren adierazlea da lortzen dabilen emaitzak partida guztietan.
Atezaina oinarekin sakea egiten.



Taekwondo

Arratsaldean berriz, Taekwondoko gabonetako erakustaldian parte hartu zuten gure ikasleek Lasesarreko polikiroldegian Ratxei Clubeko ikasleekin batera.
Nagusien taldekoak "Montong Maki" teknika burutzen.

Txikien taldeko ikasleak "Chico Chagui" teknika burutzen.


Gure ikasleek primerako jarrera adierazi zuten erakustaldi osoan zehar eta honen bukaeran opari oro jaso izan zituzten.

Txikien taldekoak "Tio Yop Chagui" teknika burutzen.

Talde osoko argazkia erakustaldi bukaeran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario